Hauxe da alkatearen talantea

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2019ko urt. 11a, 15:50

Bere gustukoa ez den erabaki bat abenduko plenoan onartuko zenez (2 urteko udaleku zerbitzua berrezartzea Udalak), hartu eta gai zerrendatik kendu zuen gaia, inori ezer esan gabe.

2018ko abenduaren 20an egindako plenoan, EH Bilduri inolako argibiderik eman gabe, gai zerrendan eta EH Bilduren eskariz sartuta zegoen gai bat ( 2 urteko haurren uztaileko zaintza zerbitzuarena) gai zerrendatik kanpo utzi zuen Oier Korta alkateak. EH Bilduk jakin zuen oposizioko beste alderdi bateko kideak esanda berari boto asmoaren berri galdetu zitzaiola; beraz alkateak bazekien Oposizioak bat eginda EH Bilduren proposamena babestuko zuela Udal Gobernuaren ezezko botoen aurrean. Alkateak gaia besterik gabe gai zerrendatik atera zuen, eta EH Bilduren proposamena ez zen ezta aztertu ere egin. Zumaiako EH Bilduk salatu nahi du jarrera hau, beste kalifikaziorik erantsi gabe, berez erakusten baitu jarrerak berak alkatearen talantea zein den.

Gaiak baditu aurrekariak. 2015ean, EH Bilduren agintaldiko azken urtean Zerbitzua eskaini zen eta balorazio ona jaso zuen erabiltzaileen aldetik. EAJk agintea hartutakoan, zerbitzua Maria eta Jose (orain Zumaiena) ikastetxera bideratu nahi izan zen, oposizioak gelditu zuelarik egitasmoa. Ondorioz, Zerbitzua kendu egin zuen EAJren udal gobernuak. Ordutik Zumaiako Herri Eskolako guraso elkarteak antolatzen du bere kabuz uztailerako 2 urteko haurren zaintza Zerbitzua, Zumaiako udaletik diru laguntza jasoz horretarako.

2018ko urriaren 22ko hezkuntza batzordean, EAJk zerbitzu honen inguruko konsulta egin, eta EH BILDU jabetuta Zumaiako herriak uztailean zerbitzu horren demanda egiten duela, 2 urtekoen zaintzarik ez dagoelako uztailean, abenduko plenorako gaia landu eta proposamena aurkeztu zuen. Azaro osoa pasa, abendu osoa eta inolako mugimendurik ez zenez egon Udal gobernuaren partetik, horrelako zerbitzu batek aurrez antolatu ahal izateko behar duen denbora kontuan hartuta, EH Bilduk abenduaren 20ko plenora eraman nahi izan zuen gaia. Horretarako, astebete lehenago aurkeztu zuen proposamen eskaria; pleno aurreko astean ere inolako harremanik ez da izan EH Bildurekin, plenoko gai zerrendan gaia sartu zen, eta bapatean plenoan bertan alkateak gaia aztegaietatik kanpo utzi zuen. Zergatik? EH Bilduren ekimenez, oposizio osoak bat eginda eta udal gobernuaren aurrean gaia onartua izango zelako. Ordutik ere ez da gaia aztertu, eta EH BILDUk eskatuta, urtarrilaren 15ean Hezkuntza batzordean aztertuko da gaia. Uztailean 3 urtetik aurrerakoei udalekuen Zerbitzua Udaletik eskaintzen zaien bezala , 2 urtekoentzat zaintza Zerbitzua ere udaletxetik eskaintzea eskatzen du EH BILDUK. EH Bilduk oposizioan egon arren, zumaiarren beharrei erantzunez, zumaiarrentzat onena denaren alde lanean segiko du. nahiz eta batzuek oztopoak jartzeko helburua besterik ez izan.