Turismoaren gehiegizko hazkundeak izan ditzakeen ondorio larriei aurrea hartzeko mekanismoak txertatu ditu EH Bilduk Turismo Planean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2018ko mai. 30a, 13:47
Plana tresna egokia izan daitekeela uste dugu herritarren kezka nagusiei erantzuteko moduko mekanismoak ahalbidetzen dituelako, baina baiezko kritikoarekin onartu genuen maiatzeko plenoan, Planean badelako kritikatzeko moduko baieztapenik.

EH Bilduk jarrera proaktiboa izan du Turismo Plana eratzeko lanean, eta mekanismo egokiak txertatu ditugu, hiru helburu bermatze aldera: 

1.- Ingurune naturala babestea. Zumaiarron kezka nagusienetakoa da, eta behar izanez gero,
muga zorrotzak jartzea gu guztion esku legoke.

2.- Espazio publikoaren pribatizazioa saihestea, mugak aurreikusiz. Espazio publikoak giza
harreman sano, aske eta askatzaileak ahalbidetu behar ditu, harreman merkantilistak ez daitezela
nagusi izan.

3.-  Gizartean,  orohar,  izan  daitezkeen  ondorioei  adi  egotea,  egitura  sozioekonomikoari
eusteko  (turismoaren  nagusitasuna  saihestuz),  etxebizitza  turistikoak  arautzeko,  lan  baldintza
duinak bermatzeko, eta abar….

Eta helburu hauek lortzeko bi tresna:
1.- TURISMO  BEHATOKIA:  neurketak  egiteko,  besteak  beste  Zumaiak  jasan  dezakeen
bisitari kopuru gorena (iraunkortasuna bermatuz), gero erabakiak hartu ahal izateko, non eta

2.- TURISMO MAHAIAn: eragile eta sektore guztiak ordezkatuta egongo diren gune anitza,
turismoaren  inguruan  hartu  beharreko  erabaki  GUZTIETAN  erreferente  izango  den  gune
kolektiboa, LIDERGO KOLEKTIBO KOMUNITARIOA gauzatuz, planak dioen bezala.

Baina planean badaude kritikatzeko moduko baieztapenak, “Hazkunde jarraitu eta jasangarrian”
gehiegizko fede (gure ustez itsua) azaltzen da behin baino gehiagotan, eta gure herrian inpaktoa
duten  erabakiak  hartzen  dituzten  erakundeetan,  turismoaren  hazkundea  sustatzeko  estrategiak
nagusi dira, iraunkortasuna kolokan jarri dezaketenak.

Guzti hau kontutan hartuta, EH Bilduk baiezko kritikoa eman dio plan honi, herritarren kezka
nagusiei erantzuteko moduko mekanismoak ahalbidetzen dituelako.

Gure aldetik, konpromiso osoa hartzen dugu mekanismo horiek %100ean aktibatzeko ahalegin 
guztiak egingo ditugula, betiere hitza eta erabakia zumaiar guztiona dela kontuan hartuz