Maiatzaren 1ean Zumaian egingo diren bi mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diegu herritarrei

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2018ko api. 30a, 16:15
LAB sindikatuak eskualdeko manifestazioa egingo du bihar 12:00etan, Beheko plazatik aterata, eta 19:00etan, herriko hainbat eragilek deituta, Martxoak 8 plazatik abiatuko da eguneko bigarren manifestazioa
Maiatzaren 1a dela eta, Zumaiako EH Bilduk herritarrei kalera ateratzeko deia luzatzen die. Bi mobilizazio egingo dira: LAB sindikatuak deituta, 12:00etan, manifestazioa egingo da Beheko plazatik abiatuta, eta 19:00etan, Martxoak 8 plazatik aterako da herriko hainbat eragilek (Gazte Blokeak, pentsionisten mugimenduak, mugimendu feministak, Ikasle Abertzaleek, Astillero Balenciagoko langileek eta Malen Etxea) deitu duten manifestazioa. Dei egiten diegu zumaiarrei kalera ateratzeko eta bi deialdi hauetan parte hartzeko. Etorkizun duina daukagu eraikitzeko.