Pentsioei buruzko solasaldia bihar Alondegian

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2018ko api. 3a, 17:47

'Guk gure pentsioak' izenburupean, solasaldi irekia izango da bihar, asteazkenean, Nerea Kortajarena eta Marian Esnaolarekin, 18:30ean, Alondegian.

Bada hainbat galdera pentsioen inguruan bueltaka: Non da dirua? Pentsioetarako ez omen dago, baina gastu militarretako bai, adibidez? Pentsio publikoak pribatizatzeko saialdia al dago atzean? Herriarena eta herritarrena ekimen pribatuak etekinak ateratzeko erabili nahi da beste behin? Pentsioak zergatik ez ditugu euskal herritarrok kudeatzen?...