Malen Etxea elkarteari eman dizkiogu 1.200 euro

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2017ko abe. 29a, 10:09

Iaz Janari Bankuari bezala, aurten emakume etorkinen giza eskubideen alde, eta berdintasuna lortzeko lanean ari den elkarteari eman diogu dirua.

Solasaldi interesgarri eta aberasgarria egin genuen Malen Etxea elkarteko Yesica Guzman eta Silvia Carrizorekin. Gure udal taldeko Miren Galfarsoro eta Alex Oliden bildu ziren beraiekin. 

1.200 euro horiek herrian lan soziala egiten ari diren elkarteei ematea erabaki genuen bere garaian. Udal taldeok dirua jasotzen dugu, baina gehiago behar zutela eta, igo egin zuen udalbatzak kopurua, 1.200 euro gehituz lehengoari (EAJk eta PSEk bozkatu zuten alde, guk kontra). Ordutik ari gara urtero diru hori banatzen elkarteei.