Urola Kostako Hitzarekin bilera izan dugu gaur

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2016ko aza. 17a, 15:49
Eskualdeko euskarazko egunkari bakarraren orainaz eta geroaz aritu gara solasean

EH Bilduko udal taldeko Alex Oliden eta Arritxu Iribar zinegotziak bildu dira Urola Kostako Hitzako ordezkariekin, Zumaian bertan. Bileraren helburua izan da, batetik, hedabideak 2016an egindako jardueren berri ematea, eta 2017ra begira dituen asmoak azaltzea. 

Erabaki estrategiko berriak hartzeko unean da Urola Kostako Hitza, eta EH Bilduk babesa adierazi dio bide horretan ere Urola Kosta eskualdeko euskarazko egunkari bakarrari, estrategikotzat eta beharrezkotzat jotzen ditugulako euskarazko hedabideak euskararen normalizazioa lortzeko bidean, besteak beste.