BAT EGITEN DUGU CORRESCALES EKIMENAREKIN. AZALDU

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2016ko ots. 16a, 21:29
BAT EGITEN DUGU CORRESCALES EKIMENAREKIN. AZALDU LAN PREKARIETATEAREN AURKA ETA BIZIMODU DUINAREN ALDE KORRIKA EGITERA! OSTIRAL HONETAN IGAROKO DA ZUMAIATIK! Zumaiako EH Bilduk bat egin du CORRESCALES ekimenarekin, KORRIKA PREKARIOA izenez ere ezagutzen denarekin. Bilbo eta Bartzelona lotuko ditu lasterka, otsailaren 18tik otsailaren 22ra. 80 korrikalari ariko dira erreleboka, 800 kilometroak osatu arte. Hamar kilometro egingo ditu korrikalari bakoitzak. Zumaiatik ostiral honetan igaroko da, goizaldean, 06:00etan hain zuzen. Bertara azaltzeko gonbitea eta deia egin dute antolatzaileek, eta EH Bilduk ere bat egin du eskaera horrekin. CORRESCALES ekimenaren funtsa hau da: lan-baldintzen prekarietatearen aurka eta bizimodu duin baten alde borrokan diharduten herritar, kolektibo eta esperientzia ugari saretzeko ekimen solidarioa. Sorrera dauka Movistar enpresako beharginek iaz hiru hilabetez egin zuten greban. Lan etena prekarietatea salatzeko egin zuten. Orain, ekimen hau gehitu zaio iazkoari. Europan erreleboka egingo den bigarren lasterketa luzeena izango da. Ekimena diruz laguntzeko aukera ere badago. Hauxe du webgunea: https://goteo.org/project/correscales-2016 Eskerrik asko! ZUMAIAKO EH BILDU