Alkoholismoak gizartean eta emakumeengan duen eraginaz arituko dira ostegunean, apirilaren 25ean, Zumaiako Emakumeon Etxean. Mediku bat, alkoholiko bat eta Al Anon/Alateeneko bi kide izango dira hizlariak. Saioa 18:30ean izango da, eta hitzaldia elebiduna izango da.