Ostirala izango da 'Algaraka' bakarrizketa lehiaketarako izena emateko azken eguna

Juan Luis Romatet 2024ko api. 17a, 13:00
Apirilaren 26an izango da lehiaketa Aita Marin.

Algaraka bakarrizketa lehiaketa egingo da maiatzaren 24an Aita Mari aretoan. Parte hartzaileek aurrez izena eman beharko dute.

Bakarrizketa umoretsuak entzuteko aukera izango da maiatzaren 24an, ostirala, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Egun eta ordu horretan Algaraka bakarrizketa lehiaketa egingo da Zumaiako aretoan.

Euskarazko eta umorezko bakarrizketak egingo dituzte parte hartzaileek, eta bakarrizketari onenak 1.000 euroko saria eskuratuko du. Lehiaketan parte hartu ahal izateko aurrez izena eman beharko dute. Horretarako, bi modu daude: komunikazioa@algaraka.eus helbidera idatzita, edo algaraka.eus webgunean. Izenak emateko azken eguna ostirala, apirilaren 19a izango da.