Zozketa egin du Motxanekua elkarteak Itzurungo zaldi lasterketarekin batera

Juan Luis Romatet 2024ko api. 14a, 19:00

Bost sari zozkatu ditu Zumaiako zaldi elkarteak igande eguerdian Itzurunen egin diren lasterketarekin batera.

Eguraldia lagun, ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izan dute herritarrek eta bisitariek gaur eguerdian Itzurun hondartzan. Motxanekua elkarteak antolatuta, zaldi lasterketak egin dira Zumaiako hondartzan, santelmoen repetizioetako egitarauaren barruan.

Hauekin batera, bost sariren zozketa egin du elkarte antolatzaileak txartelak erosi dituzten guztien artean. 

Lehen saria, bi lagunentzako jatordu bat Aita Mari jatetxean, 1843 zenbakiari dagokio. Beste lau sariak, urdaiazpiko bana txartel bakoitzeko, 6606, 0659, 2807 eta 5755 zenbakien jabeentzako izango dira.

Txartelen jabeak elkarteko kideekin jar daitezke harremanetan sariak jasotzeko.