Literaturarekin lotutako ekitaldiak egingo dira hilean zehar udal liburutegian

Juan Luis Romatet 2024ko api. 14a, 11:00
Badut taldeko kideak. (Facebook)

Irakurle taldearen saioa, ipuin kontaketak eta liburu baten aurkezpena izango dira apirilean zehar Zumaiako Udal liburutegian. 

Literaturarekin lotutako ekitaldi sorta antolatu ditu Zumaiako Udaleko Kultura sailak Irakurtzen duten zumaiarrak arriskutsuak dira izenaren aterpean. Hala, asteartean hasi eta hilaren bukaerara arte ipuin kontaketak, irakurle taldearen saioa eta liburu baten aurkezpena izango dira Alondegiko Udal liburutegiko espazio desberdinetan.

Hasteko, asteartean, hilaren 16an, bi ekitaldi izango dira arratsaldez. 17:30ean, Lur Kortak Ipuinekin jolasean ipuin kontaketa saioa eskainiko die haur liburutegian 4 eta 8 urte arteko haurrei. Ordu erdi geroago, 18:00etan, Irakurri matte irakurle taldearen saioa izango da. Jon Benitoren Lagun minak liburua aztertuko dute. Idazlea bera egongo da Uxue Alberdik gidatzen duen taldearen saioan.

Apirilaren 23an, 17:30ean, bigarren ipuin kontaketa saioa izango da haur liburutegian. Kasu honetan, ipuin musikatua izango da Badut taldeko kideek eskainiko dutena: Berdin eta desberdin mila ipuin. Hau ere 4 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako saioa izango da.

Amaitzeko, hilaren 30ean, Hamarreko bitxia liburua aurkeztuko dute Maite Aizpuruak eta Garazi Navasek Liburutegiko ganbaran, 19:00etan egingo den irakurketa musikatuan.