2024/04/28 17:00etan

Zinema

'Dragonkeeper. Dragoien zaindaria'

'Dragonkeeper. Dragoien zaindaria'
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria: Salvador Simó Busom, Jianping Li. Generoa: animazioa. Urtea: 2024. Herrialdea: Espainia.

Garai ilunak dira Txina inperialean. Dragoiak, antzina gizakien lagun eta aliatu jakintsuak zirenak, urteetan zehar jazarriak izan dira eta ziegetan giltzapetuak. Mendietako gotorleku urrun batean, neskato batek azken dragoiari ihes egiten laguntzen dio, eta harekin bat egiten du altxorrik preziatuena berreskuratzeko misio zoragarri batean: Herensugearen azken arrautza, hilezkortasuna lortzeko bere ahalmen magikoa ustiatu nahi duen azti gaizto batek lapurtua. Carole Wilkins australiarraren izen bereko literatura-sagako sei eleberrietako lehenengoaren egokitzapena.

Apirilaren 28an, 17:00etan, Aita Marin. Euskaraz.