Gaur gauean amaituko da presoen alde egindako mariskada zozketako saria jasotzeko epea

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 7a, 14:04
Mariskoa.

Zozketaren antolatzaileek azaldu dute oraindik ez dela azaldu zozketaren irabazlea, eta epea gaur 21:00etan amaituko dela. Zenbaki sariduna eta ordezkoa zein diren esan dute.

Santelmoen harira atzo egin zuten presoen aldeko mariskada zozketa, baina horren jaberik ez da agertu oraindik, eta antolatzaileek jakinarazi dute, generoa galkorra denez, irabazleak gaur (igandea) 21:00 arteko epea duela saria jasotzeko.

Zenbaki saritua 7.371 da (horia); ordezkoa, berriz, 6.809 zenbakia (urdina).