Txosna Batzordeak santelmoetan hutsik dauden txandak betzeko deia egin du

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mar. 25a, 12:45
Iazko santelmoetako txosnaren muntaketan parte hartu zuen taldea. (Utzitakoa)

Sare sozialen bidez jakinarazi du hainbat boluntario falta dituela oraindik barrarako nahiz sukalderako eta herritarrak animatu ditu parte hartzera.

Gero eta gutxiago falta da San Telmo jaietarako, eta txosnetako arduradunek sare sozialen bidez jakinarazi dute oraindik ez dituztela bete Txomin Agirre kaian jarriko duten karpako txanda guztiak. Hala, herritarrak animatu dituzte barran nahiz sukaldean zerbitzatzen parte hartu dezaten.

Zehaztu dutenez, bi asteburuetarako behar dituzte parte hartzaileak: lehenengo asteburuko larunbatean, 18:00etatik 21:00etara barran zerbitzatzeko bost pertsona eta beste bi edo hiru 21:00etatik gauerdira bitartean gauza bera egiteko, eta, igandetik astelehenerako goizaldean, zortzi lagun 02:00etatik 04:00etara bitarteko txanda betetzeko. Bigarren asteburuan, aldiz, lau lagun falta dituzte ostiraletik larunbaterako goizaldean, 02:00etatik 05:00etara bitarteko txanda betetzeko eta beste hiru larunbateko 21:00etatik gauerdira bitartean barran, era berean.

Sukaldean ere txanda guztiak ez daude osatuta, esan bezala. Bi lagun falta dituzte ostiralean. Zehaztu dutenez, 20:00etan hasten da sukaldeko txanda eta gauerdia artekoa da gut gorabehera, baldin eta janaria aurrez amaitzen ez bada.