23. Korrika

Gaueko ordu bietan hartuko du Zumaiak Korrikaren lekukoa

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 19a, 16:30

Gaueko ordu biak aldera pasako da 23. Korrika Zumaiatik. Aurretik, arratsaldean, jai giroa nagusiko da Kofradia inguruan, musikarekin eta pintxoekin.

Herritarrak ari dira prestatzen 23. Korrikari ongietorria emateko. Aurreikuspenak betetzen badira, ordu biak oraindik jotzeko daudela hartuko dute zumaiarrek Korrikako lekukoa getariarren eskutik, eta ordubete geroago pasatuko diete Aizarnazabalgo bizilagunei.

Zumaiako AEK-ko euskaltegiko kideek duela bi aste egin zuten kilometroen zozketa. Lekukoa nork eta noiz hartuko zuen zortearen esku utzi zuten AEK-ko lagunek. 

1410 Getaria (G +ZU) 20 01:54:10 N-634 KM-23, Askizura igotzeko bidegurutze parean Askizura igotzeko bidegurutze parean ZANBUKA (Getaria) + JOANITO DORRONSORO Zumaiako BERTSO ESKOLA
1411 Getaria 20 01:58:23 N-634 KM-24, Tunela pasa eta gero, norabide aldaketa kartelean Tunela pasa eta gero, norabide aldaketa kartelean ZUMAIAKO INSTITUTUA HERRI ESKOLA(DBH-Batxilergoa)
1412 Zumaia 20 02:01:38 N-634 KM-25 (kartela) / lur jausi seinalea 25.km (kartela) / lur jausi seinalea LUBAKI guraso taldea eta HERRI ESKOLA
1413 Zumaia 20 02:06:50 N-634 KM-25 (kartela) / lur jausi seinalea 25.km bukaera: aurreratzea baimentzeko seinalea ZUMAIENA ikastetxea
1414 Zumaia 20 02:11:23 N-634 KM-26, 25 km bukaera/aurreratzea baimentzeko seinalea Orroaga pasata/parkina eta gero LARRAINA euskara elkartea + OSTARRENA zine kluba
1415 Zumaia 20 02:15:37 N-634 KM- 27, 1.go parkinaren bukaera 1. parkinaren bukaera EH BILDU
1416 Zumaia 20 02:20:10 N-634 KM- 28, zubi erdian / 28. km (kartela) zubi erdian / 28. km (kartela) GURE ESKU DAGO + Zumaiako ATHLETIC CLUB elkartea
1417 Zumaia 20 02:23:44 Txomin Agirre kalea, 1 Txomin Agirre bus geltokia ERKIBE Kultur taldea + EAJ
1418 Zumaia 20 02:26:59 Bidasoa kalea, 23 Bidasoa kalea bukaera/stop Errealaren aldeko ALGORRI taldea + ASTINDU dantza taldea
1419 Zumaia 20 02:30:53 Axular ibiltokia, 2 Zumaiena ikastetxea hasiera ZUMAIAKO UDALA
1420 Zumaia 20 02:34:47 Axular ibiltokia, 24 50eko seinalea/ GKN parean Zumaiako TRIATLOI TALDEA
1421 Zumaia 20 02:38:41 GI-3760 KM- 0,37 (Txikierdi auzoa) Oikiarako biribilgunea / Kantera LAB
1422 Zumaia 20 02:42:35 GI-3760 KM- 1 Bedua barreiatua / Bedua jatetxea Bedua jatetxerako sarrera INPERNUPE kultur elkartea + SORTU
1423 Zumaia 20 02:46:29 GI-3760 KM-2 GI-3760 KM-2 PULPO ESKUBALOI TALDEA
1424 Zumaia 20 02:51:02 GI-3760 KM- 2,5 Autopista gainean ERNAI + GAZTE ASANBLADA
1425 Zumaia 20 02:55:16 Gi-3760 KM- 3 3. km pasata / Goiko zubia baino lehen Zumaiako EMAKUMEON ETXEA
1426 Zumaia 20 02:59:49 Gi-3760 KM- 3,5 Ibaiaren zubia baino lehenagoko etxea MANTZIOR kultur elkartea + KOLARRE guraso taldea Oikia
Jai giroa Kofradian

Giroa berotzen joateko, festa antolatu dute AEK-ko lagunek arratsalde partean. 19:00etan hasiko dute eta ez da ez musikarik ez mokadurik faltatuko.