Zumaiako KZguneak jakinarazi du apirilean zer ikastaro eskainiko dituen zerbitzu horretako erabiltzaileentzat. Batzuk oinarrizko ezagutzari buruzkoak dira, eta beste batzuk, berriz, zehatzagoak. Ikastaroen izenak honakoak dira: Smartphoneak eta tabletak. Zure Androida erabiltzen ikasi; Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin; eta Gmail, posta elektronikoa baino gehiago.
Hiru ikastaroak aurrez aurre egitekoak dira, eta goizez izango dira, 09:00etatik 11:00etara. Gmailari buruzko ikastaroak lau ordu iraungo ditu eta euskaraz izango da; beste biak, berriz, 14 eta 16 orduko ikastaroak dira, eta gaztelaniaz egingo dituzte.
Izena eman nahi duenak edo informazio gehiago eskuratu 943-02 36 92 telefono zenbakira deitu dezake.