Aberri Egunean Iruñera joateko autobusa antolatu du EH Bilduk

Maria Maya Manterola 2024ko mar. 11a, 12:30

Nazioa gara lelo hartuta, egun osoko egitaraua antolatu dute martxoaren 31rako. Zumaiatik autobusez joan eta itzultzeko aukera izango da. 

Martxoaren 31n Iruñera egunpasa joatera gonbidatu dituzte herritarrak. Izan ere, Aberri Eguna ospatuko dute bertan, eta Nazioa gara lelopean, egun osoko egitaraua antolatu dute. 

Autobusez joan eta itzultzeko aukera izango da, aurtengoan ere. Izena eman daiteke jada, labur.eus/aberri2024 helbidean edo 688 605 864 telefono zenbakira WhatsApp mezua bidalita.