Eguteraren inguruko informazio saio irekia izango da asteartean

Maria Maya Manterola 2024ko mar. 9a, 10:30
Eguterako sustatzaileak eta bazkideak, Kofradiako plazan. (Zumaiako Udala)

Energia kooperatibaren inguruan arituko dira, eta bertaratzen direnek argibideak jaso ahal izango dituzte Elene Santamaria Zubia eta Markel Peñalba Retesen eskutik. 

Egutera proiektua gauzatzeko pausoak emango dituzte datozen hilabeteotan, barne lanak egiten aritu ondoren. Sustatzaileek proiektua aurkeztu eta bazkide egiteko aukera ireki ondoren, herritarrek argibideak jasotzeko aukera izango dute orain. Datorren asteartean egingo dute informazio saio hori, hilaren 12an, eta Elene Santamaria Zubia eta Markel Peñalba Retes izango dira hizlariak. Saioa Aita Mariko zine aretoan izango da, 19:00etan.