Aholkularitza bulegoa zabalik izango da gaur Etxape zentro sozialistan

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 4a, 08:41

Lanari eta etxebizitzari buruzko aholkularitza bulegoa jarri dute abian Etxape zentro sozialistan.

Hileko lehen astelehenetan zabalduko dute Etxape zentro sozialistako aholkularitza bulegoa. Bertan, lanari eta etxebizitzari buruzko argibideak eskainiko dizkiete bertaratuko direnei.

Goizez eta arratsaldez izango dute zerbitzu hau martxan: goizez 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara, Aita Mari auzategiko 16. zenbakian.