Palestinaren aldeko elkartasun ekimena egin dute eguerdian

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 2a, 16:18

Herriko eragile batzuk bat eginda deitu dute gaurko ekitaldia. Bertan, mural bat margotu dute Torreberriko kanpoaldean.

Gernika-Palestina eta Yala Nafarroa herri ekimenek deitutako Elkartasun aktiboko astearen barruan, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko ekimena egin dute gaur eguerdian Torreberriko kanpoaldean. Mural bat margotu dute lehenbizi eta ondoren irakurketa bat ere izan da. 

Gazan eta Palestinako beste txoko askotan gertatzen ari den sarraskiaren nondik norakoak laburbildu dituzte, eta Gernika-Palestina herri deialdiaren helburua Euskal Herritik elkartasun erantzunik ahalik eta zeharkakoena eta bateratuena antolatzea izan dela ere gogoratu dute. Egoera gero eta larriagoa da Palestinan, eta horren aurrean "elkartasun ekimen aktiboak areagotzeko garaia dela" ondorioztatu dute. 

Zentzu horretan, "beste behin", agintari eta erakundeei exijitzen diete Israel behar dezatela Palestinan burutzen ari den operazio militarrak berehala eteteko. Horrez gain, palestinarren bizitza segurtatzeko, Nazioarteko komunitateak neurri eraginkorrak bideratu behar dituela uste dute, "oinarrizko zerbitzuak eta laguntza humanitarioa bermatzeko". Horregatik laguntza humanitario ematen duten erakundeak "oztopatu eta kriminalizatu baino, lagundu" behar dituztela uste dute.