Palestinari elkartasuna adierazko ekimena izango da bihar eguerdian Torreberri kanpoaldean

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 1a, 10:00
Gerra amaitzeko eta Palestinari elkartasuna adierazteko iazko azaroan egin zen elkarretaratzeko irudia. (Juan Luis Romatet)

Murala margotuko dute eguerdian Torreberriko kanpoaldean, eta ondoren taldeko argazkia aterako dute. 

Iazko urrian Gazan gerra hasi zenetik ekimen ugari izan dira Euskal Herri mailan gerraren amaiera eskatzeko eta Palestinako herriari elkartasuna adierazteko. Hala, bide horretan, Gernika-Palestina eta Yala Nafarroa herri ekimenenek "elkartasun aktiborako astea" izendatu dute amaitzear den aste hau. Kanpaina honen barruan ekintza ugari izan dira Euskal Herriko txokoetan, ikastetxeetan eta lantegietan.

Elkartasun aktiborako kanpaina honek hiru helburu nagusi dituela azaldu dute haren sustatzaileek: Benjamin Netanyahu Israeleko lehen ministroa epaileen aurrera eramatea, Gazan elkartasun proiektuak bultzatzea eta Palestinarekiko elkartasuna ahalik eta leku gehienetara eramatea.

Palestinako herriari elkartasuna adieraztea izango du xede bihar eguerdian Zumaian egingo den ekimenak. Kanpaina honekin bat egin dute herriko eragile batzuek: Darahli, Ernai, ESK, Gure Esku, Zumaiako Gazte Asanblada, LAB, Zumaiako Mugimendu Feminista, Sare eta Sortuk. Eragile hauek ekimen bateratua deitu dute. 12:00etan horma irudi bat margotuko dute Torreberri kanpoaldean eta ondoren elkartasuna argazkia aterako dute.