Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Merkataritzak bizia ematen dio herriari"

Hegoi Argoitia 2024ko ots. 2a, 11:15

2050. urtean Zumaia nolakoa izango den, zer aurreikusten duen galdetu diogu Julene Cristobali, bereziki tokiko merkataritzaren inguruan.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Saltoki handiek azkenean erakartzen dute eroslea bere prezioekin, eta aktibitateak eta jartzen dituzte jendea erakartzeko.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Normalean Interneten erosten dugu prezioa merkeagoa delako.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai. Normalean herriko merkatariak gertukoak izaten dira, ezagutu egiten zaituzte eta orduan badakite ze produktu eskaini. Herriko merkatariak gertutasuna eskainiko dizu.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, beharrezkoa da herriari bizia ematen dio.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Prezioak pixka bat konpetitiboagoak izango beharko lirateke herriko dendetan.