Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Herrian erostea gustatzen zait, arropa probatzen uzten dizute"

Anuk Vecino Laskibar 2024ko ots. 2a, 11:04

Eneritz Laskibar elkarrizketatu dugu, herritarrek Zumaia 2050ean nola irudikatzen duten jakiteko, bereziki merkataritzaren arloan.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Askotan aukera gehiago dagoelako, eta ordutegi aldetik ere malgutasun gehiago dago.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Oso erreza eta erosoa da, edozein momentutan eros dezakezu eta aukera gehiago dago.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Azken finean herrian erostea gustatzen zait, arroparen kasuan probatzen uzten dizute, eta etxetresnen kasuan etxera ere ekartzen dizute.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?  
Bai, beharrezkoa da, bizitza ematen dio herriari. Zenbat eta merkataritza gehiago egon, bizitza gehiago egongo da herrian.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke? Azken finean, zenbat eta aukera gehiago eduki herrian, bertan erosiko genuke. Aukera gehiago edukitzeko, laguntzak eman beharko lirateke dendak irekitzeko eta gu horrela denda handi horietara ez ginateke gehiago joango.