Udalekuetarako begiraleen hautaketa prozesua abiatu du udalak

Juan Luis Romatet 2024ko ots. 14a, 08:00

Interesdunek gaurtik martxoaren 12ra bitartean eman dezakete izena, udaletxean edo telematikoki.

Uztailean egingo diren udaleku irekietan lan egingo duten begiraleak kontratatzeko hautaketa prozesua abiatu du Zumaiako Udalak. Interesdunek gaurtik aurrera eman dezakete izena udaletxean. Telematikoki ere izango da apuntatzeko aukera. Izenak emateko epea martxoaren 12an amaituko da. Deialdi honetako informazioa hemen eskuratu daiteke.

Ohi bezala, udalekuak uztailean zehar egingo dira, bi txandatan banatuta: uztailaren 1etik 12ra artekoa lehena, eta hilaren 15etik 24ra bigarrena. Begirale lanetan aritu nahi dutenek aukera izango dute txanda bakarrean lan egiteko edo bietan.