Inauteriak 2024

Pailazoen emanaldiekin bukatu dira Inauterietako ospakizunak Zumaian

Juan Luis Romatet 2024ko ots. 13a, 08:02

AEKko kideak gonbidatu zituzten pailazoek atzoko emanaldira. (Miriam Romatet)

Ez gara jaitsiko! ikuskizuna aurkeztu zuten Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Zumaienan egindako bi emanalditan. Korrika antolatzen duten AEK-ko lagunak ere gogoan izan zituzten pailazoek.

Ohi bezala, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek eman zioten amaiera Zumaiako Inauteri jaiei. Ez gara jaitsiko! ikuskizunaren bi emanaldi eskaini zituzten pailazoek astelehen arratsaldean Zumaiena ikastetxeko aretoan. Bertaratu ziren haurrek, baita haien gurasoek ere, barre egiteko, dantzatzeko eta abesteko makina bat aukera izan zuten emanaldietan zehar.

Saioaren amaieran, AEKko kideak gonbidatu zituzten oholtzara, eta pago baten kimua ere oparitu zieten, ikuskizunaren izenari edo leloari keinu eginez, euskararen irakaskuntzan aritzen den elkarte honetako kideak "ez direlako euskararen zuhaitzetik jaitsiko".