Inauteriak 2024

Abian da Inauterietako mozorro lehiaketako herritarren saria erabakitzeko bozketa

Erredakzioa 2024ko ots. 11a, 12:05

Argazki txokoa egin zen atzo arratsaldez Oxford aretoan. Han ateratako argazkiak baleike.eus webgunera igota daude dagoeneko, eta herritarrek gogokoenak dituztenak bozkatu ahal izango dituzte. Boto gehien jasotzen dituzten mozorroek irabaziko dute herritarren saria.

Zumaiako inauterietako egitarauaren barruan, Argazki txokoa egin zen atzo Alondegiko Oxford aretoan. Han ateratako argazkiak Baleike.eus webgunera igo ondoren, erabiltzaileen botoek erabakiko dute nor izango diren irabazleak.

Bi sari emango dira: banakako edo binakako mozorro onenagatik 80 euro emango dira erosketa txarteletan; taldekako mozorro onenak, berriz, 200 euro jasoko ditu erosketa txarteletan. Bi sari horiek Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak emango ditu. 

  • Banakako edo binakako atalean botoa emateko hemen dago aukera.
  • Taldekako atalean botoa emateko aukera hemen dago.

Botoa emateko aukera ostegun gauerdira arte egongo da zabalik. 

Bestalde, hemen ikus daitezke Argazki txokoan argazkia atera baina lehiaketara aurkeztu ez diren irudi batzuk.