Ez gara jaitsiko! da Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken ikuskizuna, eta Zumaian ikuskeko eta disfrutatzeko aukera izango dute haurrek zein gurasoek. Otsailaren 12an izango da, Zumaiena ikastetxeko aretoan, eta ohi bezala bi saio eskainiko dituzte: 15:00etan lehena eta 17:30ean bigarrena.
Azken horretarako, 17:30eko saiorako sarrerak dagoeneko agortuta daude, baina Udaleko Kultura Sailak iragarri duenez, 15:00etako saiorako oraindik badaude salgai, online sarrerakzumaia.eus webgunean, edo Turismo Bulegoan, 6,20 euroan.
Pailazoek beraiek mezu hau igorri diete Zumaiako haurrei ikuskizunera hurreratzeko.