Inauteriak 2024

Kartel lehiaketan, herritarren saria jokoan

Juan Luis Romatet 2024ko ots. 1a, 14:00

Hainbat gazte inauterietako kartel lehiaketako lanei begira, Alondegian. (Zumaiako Udala)

Alondegiko sarreran dagoen erakusketan daude inauterietako lanak ikusgai. Kartel irabazlearen egileak bi lagunentzako otordua eskuratuko du.

Iolande Ostolazak egindako kartelak iragartzen du 2024ko inauterietako egitaraua. Haren lanak jaso du epaimahaiaren saria, eta 300 euroko bonoa lortu du. Herritarren saria jokoan dago oraindik, ordea.

Alondegiko sarreran dagoen erakusketan jasotzen diren botoen bitartez erabakiko da herritarren sari hori. Herritarrek otsailaren 12ra arte izango dute botoa emateko aukera. Bi lagunentzako otordua eskuratuko du herritarrek hautatutako kartelaren egileak.