Inauteriak 2024

Iolande Ostolazak irabazi du Inauterietako kartel lehiaketa

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 27a, 11:00

Ezkerretik, Miriam Romatet kultur teknikaria, Iolande Ostolaza kartelaren egilea, eta Marina Bidasoro kultur zinegotzia. (Zumaiako Udala)

Inauteriak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Udaleko Kultura Sailak. Irabazlea Iolande Ostolaza da.

Epaimahaiaren sariari dagokion 300 euro jasoko ditu Ostolazak, eta bere lanak iragarriko ditu otsailaren 9tik 12ra bitartean ospatuko diren jaiak.

Kartel saritua.

Herritarren saria, berriz, Alondegiko sarreran jarritako erakusketan jasotzen diren botoen bitartez erabakiko da. Lehiaketara aurkeztutako lanak ikus daitezke erakusketa honetan. Bi lagunentzako otordua da saria.

Erlazionatuak

Inauteriak 2024

Juan Luis Romatet urt 26 Zumaia