Itzuli dute Mariren bustoa ohiko lekura

Maria Maya Manterola 2024ko urt. 26a, 17:00

Erribera kalearen sarreran duen txokoan da berriz ere. Duela hilabete eta erdi kendu zuten, zaharberritze lanak egitera eramateko.

Jose Maria Zubia Mari-ren bustoa iazko abenduaren 11n kendu zuten Erribera kalearen hasieratik, bere ohiko lekutik. Zaharberritze lanak egin ondoren, gaur jarri dute berriz ere leku horretan, bere bizitza labur azaltzen duen xafla baten gainean.

1809ko martxoaren 18an jaio zen Zumaian. Hainbat eta hainbat itsas salbamendutan izan zen, eta horregatik bilakatu zen arrantzaleen sinbolo. 1866ko urtarrilaren 9an zendu zen Jose Maria Zubia Aita Mari arrantzalea, Donostian. Beste hainbatetan egin bezala, egun horretan ere zenbait arrantzaleri laguntzeko asmoz ureratu zen zumaiarra: galerna batek harrapatu zituen Getariako bi ontzitako marinelak, eta haiei laguntza ematen saiatu zen. Itsasoak, baina, irentsi egin zuen Aita Mari