Erregeen ilusioak aurre egin dio negu giroari

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 5a, 20:56

Eguraldi kaskarraren iragarpenei ilusioarekin eta magiarekin erantzun diote Zumaian. Errege Magoek kabalkada egin dute herriko kaleetan zehar. Hotzari aurre egin, eta herritarrak ere kalera atera dira desfilea ikustera.

Negu giroa zegoen iragarrita, eta behingoagatik iragarpenak bete egin dira. Hotz egin du arratsaldez, euria ere egin du, baina, hala ere, Errege Magoen kabalkada egin da iluntze partean.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar itsasoz heldu dira, eta, behin lehorrean, karrozetara igo eta desfilean atera dira Zumaiako kaleetan zehar. Bide ertzetan makina bat herritar, heldu zein haur, eguraldi txarrari aurre egin eta Erregeen magiarekin blai egiteko asmoz.

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea.