Euskal presoak, iheslariak eta deportatuak gogoan izan dituzte urte amaieran

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 2a, 16:00
Presoen, iheslarien eta deportatuen aldeko manifestazioa Patxita Etxezarreta kalean. (Utzitakoa

Beste urte batez, Gabon garaiarekin batera, euskal presoak, iheslariak eta deportatuak gogoan izateko ekintzak egin dira herrian.

Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxean nahi dituztela aldarrikatzeko ekimenak egin dira Gabon garaian: mus txapelketa, Indamendirako irteera edota hilaren 29an egindako elkarretaratzea. Urteko azken egunean, berriz, manifestazioa egin zuten herriko kaleetan zehar. Hotzari aurre egin, eta Gurrutxaga plazatik abiatuta, Konponbiderako giltzak lema zeraman pankartaren atzean egin zuten martxa.