Saltaka agurtu dute urtea zenbait herritarrek

Maria Maya Manterola 2023ko abe. 31a, 15:00

Korrika nahiz ipar martxa eginez agurtu dute urtea herritar ugarik, San Silbestre lasterketan. Kirol gogoz eta lagunartean aritu dira parte hartzaileak.

Mailaka eta abiapuntu desberdinetatik aritu dira aurtengo San Silbestre lasterketako parte hartzaileak. LH 1, LH 2, LH 3, LH 4 mailetako haurrek egin dute lasterka lehendabizi, eta  250 metro egin dituzte Erribera kalean zehar. LH 5, LH 6 mailetako haurrek, berriz, 1.100 metro egin dituzte, eta DBH 1, DBH 2 mailetako gaztetxoek,  1.500 metro.

Ipar martxa ere egingo dute. Horiek ere Eusebio Gurrutxagatik abiatu dira, baina 5.000 metro egin dituzte, 11:30ean hasita. Korrikalariak, berriz, 12:00etan atera dira Beheko plazatik bertatik, eta herrian zehar eman dute itzulia, 5.000 metro osatu arte.