'Punta-puntako gaua' laburmetraiak irabazi du XII. Urrezko Pertxa

Maria Maya Manterola 2023ko abe. 31a, 13:00

Zazpi taldek aurkeztu dituzte beren lanak Urrezko Pertxaren XII. edizioan. Atzo ikusi zituzten laburmetraiak gaztetxean, eta baita saria banatu ere: Punta-puntako gaua ikus-entzunezkoari eman zioten. 

Iragana zuten gaitzat, eta txorroskiloa nahitaez agertu beharreko objektu bezala. Aurtengoan ere bi egun izan dituzte parte hartzaileek irudimena martxan jarri eta istorioa osatu, grabatu eta muntaia egiteko. Atzo ikusi zituzten Urrezko Pertxaren XII. ediziora aurkeztutako zazpi ikus-entzunezkoak, Torreberri gaztetxean. 

Askotariko lanak ikusi ahal izan zituzten emanaldira bertaratutakoek. Gero, guztien artean bakarra hautatu zuten parte hartzaileek saria jasotzeko, eta Punta-puntako gaua laburmetraiaren egileek jaso zuten saria, urrezko pertxa, alegia. 

Hemen ikus daitezke lan saritua eta gainerakoak: