San Jose kalean berrurbanizazio lanak hasi dituzte

Maria Maya Manterola 2023ko abe. 2a, 12:30

San Jose kalea, obretan. (Juan Luis Romatet)

Dagoeneko hasi dituzte San Jose kalea berrurbanizatzeko obrak. Irisgarritasuna eta bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin ekin diete lanei, eta horretarako, Zumaiako Udalak 573.820 euro erabiliko ditu.

Alde batetik, San Joseko mendebaldeko sarrera handituko dute, ibilgailuentzako ibilbidea zabalduz eta malda irisgarritasun araudira egokituz. Bestetik, San Joseko 26, 27 eta 28 etxebizitza blokeetan igogailuak eta eskaileren nukleoak egiteko espazioak egokituko dituzte. 

Obra baliatuko dute, gainera, argiteria, ur mailakatuaren hornidura sarea eta saneamendua hobetzeko. 

Urbycolan SL enpresari esleitu dizkiote obrak, eta bost hilabete inguruko iraupena izatea espero dute. Epe horretan, obrek auzoan zenbait eragozpen sortu ditzakeela aurreikusten du udalak, bereziki 26-27-28 atarien eremuan. Hori dela-eta, udalak pazientzia eskatu die herritarrei, eta, gogorarazi nahi izan du, bide batez, obrek nabarmen hobetuko dutela auzoaren egoera.