Palestinari buruzko hitzaldia emango du Jaldia Abubakrak bihar Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 8a, 10:00
Gazako errefuxiatu eremu batean jaio zen Jaldia Abubakra.

Jaldia Abubkra militante feminista palestinarrak hitzaldia eskainiko du bihar arratsaldez Zumaiako Emakumeon Etxean. Saioa 18:30ean izango da.

Jaldia Abubakra izango da Zumaian, ostegunean, Zumaiako Mugimendu Feministak gonbidatuta. Gazako errefuxiatu eremu batean jaio zen eta hainbat urtez Egipton izan ostean, Espainiako Estatuan bizi da. 

Alkarama erakunde feministaren bultzatzailea da, eta berriki palestinarren diasporak sustatu duen Masar Badil mugimenduarena ere bai. Palestinako ibilbide iraultzaile eta alternatiboa bultzatzen du mugimendu honek.

Palestina, iragana eta oraina hitzaldia eskainiko du Abubakrak Zumaiako Emakumeon Etxean. Saioa 18:30ean hasiko da.