Konponketa lanak egin ditu udalak Artadi eta Oikia arteko errepidean

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 4a, 09:00

Artadi eta Oikia arteko errepidea asfaltatu berria (Zumaiako Udala)

Artadi eta Oikia arteko bidea hobetzeko lanak egin ditu aste honetan Zumaiako Udalak. Artadi eta Zumaia arteko bidea berritzea ere eskatuko dio aldundiari.

Artadi eta Oikia lotzen dituen errepide maldatsua berritzeko lanak egin ditu aste honetan Zumaiako Udalak. Bidea asfaltatzeko 44.172 euro erabili dituela azaldu du udalak.

Aurretik, pasa den urrian, Arteagako herribidea txukuntzeko lanak ere egin zituela azaldu du udalak. Orain, Artadi auzoa eta Zumaia arteko bidean hobekuntzak egiteko eskatuko dio Gipuzkoako Foru Aldundari.