Kantabrian izan dira Beheko Plaza elkartekoak

Intza Trula 2023ko uzt. 14a, 09:00

Beheko Plaza elkartekoak Kantabrian. (Beheko Plaza elkartea)

Joan den astean Kantabriako hainbat herri bisitatu zituzten Beheko Plaza jubilatu eta pentsiodunen elkarteak. 

Beheko Plaza elkarteko kideak Kantabrian izan dira uztailaren 4tik 6ra bitartean. Egun horietan zehar hainbat herri bisitatu dituzte, hala nola Panes, Cuevas Del Soplao, Santo Toribio de Liebana, Cabezon de Liebana, Potes, Comillas eta Santander.

Eguraldia lagun izan dute bidaia osoan zehar eta datorren bidaiarako gogoz itzuli dira. Izan ere, urriaren 1etik 12ra artean Benidormera (Alacant) bidaia antolatu dute. Interesa dutenek zabalik dute izena emateko aukera, hogarreko bulegoan, 11:00etatik 12:00etara biteartean. Bidaiaren inguruko xehetasunak jubilatuen etxeko iragarki oholean aurki daitezke.