Haurren danborradaz gozatzeko aukera izan dute Otezuriko egoiliarrek

Juan Luis Romatet 2023ko api. 18a, 11:30

Haur danborradako parte hartzaileak Puntanoetan.

Igande eguerdian atera zen santelmoetako haurren danborrada herriko kaleetara. Atzo, berriz, Otezuriko egoiliarrak bisitatu zituzten haurrek. 

Entsegu saio ugariren ondoren, kalez kale aritu zen igandean haurren danborrada. Etxezarreta kalea, moila, Erribera, Beheko plaza... danborren burrunba entzuteko aukera izan zen herriko gune horietan. 

Egun handia igarota, haur danborradan aritu ziren txikiek beste ekitaldi bat izan zuten atzo: Otezuri zentroko egoiliarrak bisitatu zituzten, eta haiek ere izan zuten santelmoetako ekitaldi honetaz gozatzeko aukera.