Ohiturari jarraituz, prozesioa egin dute San Telmo ermitara

Gorka Eizagirre 2023ko api. 17a, 18:00

San Telmo Eguna da gaur, eta ohikoa den bezala santoaren irudia prozesioan eraman dute parrokiatik San Telmo ermitara. 

Eguraldia lagun, herritar ugarik hartu du parte ohikoa den ekitaldi honetan. Elizkizunaren ondoren, eta itsasoa bedeinkatu eta gero, parrokiara itzuli dute San Telmoren irudia.