Santelmoak 2022

Herri kirolak izan dira Odieta pilotalekuan

Mireia Galarza Bastida 2022ko mai. 1a, 10:06

Eguraldiak lagunduta, adin guztietako herritarrak gerturatu ziren, eta aizkolariak nahiz harri jasotzaileak izan ziren bertan.

Eguraldiak lagunduta, herri kirolak izan ziren atzokoan Odieta frontoian. Adin guztietako herritarrak gerturatu ziren bertara, eta aizkolariak nahiz harri jasotzaileak izan ziren bertan.

Aizkolarien kasuan, Zelai IV.a, Irazabal, Lekue, Agirre, Garcia, Larrañaga, Mugertza, Suharri, Izeta IV.a, Zabala, Martin eta Goia izan ziren gizonezkoetan. Emakumezkoetan, aldiz, Arruti eta Zelai III.a lehiatu ziren. 

Harrijasotze txapelketan, aldiz, Jokin Eizmendi eta Ane Zinkunegi aritu ziren.