'Competencia oficial' filma emango dute asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2022ko api. 2a, 11:00

Antonio Banderas eta Penelope Cruz aktore dituen Competencia oficial filma emango da asteburuan Aita Mari zinean. 19:30ean izango dira saioak larunbatetik astelehenera bitartean. 

Gaston Duprat zinemagilearen lana da asteburuan Zumaian ikusi ahal izango dena. Iazko Donostiako Zinemaldian erakutsi zuten komedia hau. 

Sinopsia

Gizartean garrantzia eta ospea lortzeko, enpresaburu aberats batek arrastoa utziko duen film bat egitea erabaki du. Horretarako, onenak kontratatzen ditu: Lola Cuevas zinemagile zuhurrak (Penelope Cruz) eta talentu ikaragarria baina are eta ego handiagoa duten bi aktore ezagunek osatutako izar-taldea: Felix Rivero Hollywoodeko aktoreak (Antonio Banderas) eta Iván Torres antzerki-aktore erradikalak (Oscar Martinez).