'Libertad' filma emango du Ostarrenak gaur zine forumean

Juan Luis Romatet 2022ko mar. 24a, 08:14

Clara Roquet zinemagilearen Libertad filma emango du Ostarrenak gaur zine forum saioa. Emanaldia 19:00etan izango da Aita Mari zineman, eta haren amaieran debatea izango da. 

Vidal familiak udako etxean igaro ditu Ángela amonaren azken oporrak. Alzheimer aurreratua du amonak. Bere bizitzan lehen aldiz, 14 urteko Norak bere lekua aurkitzen ez duela sentitzen du. Ume-jolasak barregarriak iruditzen zaizkio, eta helduen elkarrizketak oraindik handiak dira. Baina gauzak aldatu egin dira Libertad (15 urte), Rosanaren alaba (Angela zaintzen duen emakume kolonbiarra) iritsi direnean.