Nola eragin die pandemiak herritarrei bi urteren ostean?

Gorka Eizagirre | Natalia Berridi 2022ko mar. 15a, 19:00

Bi urte bete dira COVID-19ak gure bizitza hankaz gora jarri zuenetik. Alarma egoera, konfinamendua, itxiera perimetrala, etxeratze aginduak, PCR probak, musukoen derrigorrezko erabilera, txertaketak... Denetik bizi behar izan dugu bi urte hauetan. Gaur kalera atera gara herritarrek atzera begirada egiterakoan egiten duten balorazioa jakitera.