'Elkar+ekin dantzan' ekimenean parte hartuko du Astindu dantza taldeak

Juan Luis Romatet 2022ko mar. 10a, 16:07

Ekimena martxoaren 20an egingo da Euskal Herri mailan. Hori prestatzeko, doako tailerra egingo du Astindu dantza taldeak igande goizean. 

Elkar+ekin gara! ekimenaren barruan, hurrengo igandean, martxoaren 20an, Elkar+ekin dantzan ekintza egingo da Euskal Herri mailan. Elkarte eta boluntarioen lana balorean jartzea da ekimen honen helburua. Horretarako, dantza ekimen bat antolatu dute, Euskal Herri mailan. Dantza berdina egingo da herri guztietan –jauziak hain zuzen ere–, eta herri bakoitzak 3-4 minutu izango ditu. Eguna Martxoak 20an egingo da, 11:00tatik 12:30ak.

Zumaiako Astindu dantza taldeak bat egingo du ekimenarekin, eta jauzi horiek prestatzeko, doako tailerra antolatu du datorren iganderako, hilaren 13ako. 11:00etan egingo da tailerra, Beheko plazan, eta Aitor Aizpurua izango da irakaslea. Tailerra doakoa, irekia, eta maila eta adin guztiei zuzendutakoa izango da.