'Muerte en el Nilo' eta 'Ilargirantz', asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2022ko mar. 4a, 15:00

Bi film emango dira asteburu honetan Aita Mari zinean, helduentzako eta haurrentzako bana.

Gaurtik astelehenera bitartean Muerte en el Nilo filma emango da. Kenneth Branaghek zuzendutako eta antzeztutako lana, Agatha Christieren misteriozko eleberri batean oinarritzen da. 17:30ean izango dira saioa.

Igandean, berriz, Ilargirantz marrazki bizidunen pelikula emango da, 16:30ean.