Nikolas Agirre txirrindulari lizarrarrak irabazi du XIV. Zumaiako Saria

Baleike 2022ko ots. 27a, 10:00

Guztira, 176 txirrindulari aritu ziren Zumaiako lasterketan, nor baino nor. Latorre Ederlan taldeko Nikolas Agirre txirrindulari lizarrarra sailkatu zen lehen postuan.

Euskaldun txapelketaren irekiera proba ospatu zen atzo, larunbatarekin, Zumaian. Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko taldetako 176 txirrindularik parte hartu zuten bertan, eta lasterketa benetan bizia izan zen. Ibilbidearen 20. kilometroan osatu zen hamalau laguneko ihesaldia, ia talde guztiak ihesaldi horretan presente zeudelarik. 

Electro Alavesa taldea atzean geratu bazen ere, azkeneko igoeran, Meagan, ihesaldia harrapatzea lortu zuten. Handik jaisterakoan zatitu zen tropela, eta aurretik joan zen multzoa, 60 txirrindulari ingurukoa, heldu zen helmugara. 

Haimar Etxeberria Caja Rural taldeko txirrindulari irundarrak luzetik jo zuen; ezin izan zion eutsi, eta Nikolas Agirre Lizarrako txirrindulariak, Latorre Ederlan taldekoak, aurrea hartu zion, azken metrotan gurpil erdia aterata. 

Hurrengo lasterketa datorren astean izango da, Ereñon.