Bueltan dira txarangaren doinuak

Juan Luis Romatet 2022ko ots. 26a, 16:18

Jaien itzulerarekin batera, bueltan dira txarangak ere. Gaur herriko taldearen txanda izan da. Zumai txaranga kalez kale aritu da eguerditik aurrera, eta arratsalde partean bigarren saio bat eskainiko du. Kofradiako plazatxoan egindako geldialdian hartutako irudiak eta, nola ez, soinuak dira hauek.