Bideoa: "Erasorik ez, erantzunik gabe!"

Iñigo Gaiton - Maialen Etxaniz 2022ko ots. 5a, 16:13

Manifestazio jendetsua egin da gaur goizean, lehengo astean herrian izandako eraso matxista salatzeko. Irudietan ikus daitekeen modura, Orio eta inguruko herrietako lagunek ozen gaitzetsi dute erasoa. Bideoaren amaieran, kale agerraldiaren deitzaileek irakurri duten manifestua entzun daiteke osorik.