Olentzerok jaso ditu herriko umeen eskutitzak, festa giro politean

Onintza Lete Arrieta 2021ko abe. 24a, 14:17

Urtero bezala, Olentzeroren etorrera iragarri dute gaur eguerdian joareek, eta trikitilari artean erdi ezkutuan iritsi da Olentzero Beheko plazara. Herritar ugari zuen zain, eta traktorean eserita, herrian buelta egin dute. Gomezagorekin elkartzekoa zen arranplan, baina gaixotu egin da hura, eta ez da txalupako etorrerarik izan aurten. Olentzeroren eskutitzak zituen postontzia joareek jaso dute traktorera, eta kalejirarekin jarraitu dute, giro ederrean.

Olentzerok egin du urteroko bisita, eta arratsaldean, urteroko beste hitzordu bat izango dute zumaiarren zain parrokian nahiz kalez kale: Gabon koruaren emanaldia. 17:30ean parrokian eskainiko dute kontzertua, eta 18:30etik aurrera, kalejiran ibiliko dira abestu eta abestu, Gabon Gauaren atarian.